Gizartea -

LAPURRETA

Mendaroko lapurren atxiloketek beste kasu batzuk argitzen lagundu dute

Ertzaintzaren arabera, bi atxilotuek, Elgoibarren eta Mendaron egindako beste sei lapurretatan parte hartu zutela uste da.

Atxilotuek erabilitako garajetan eta etxebizitzetan atzemandako materiala. Argazkia: Ertzaintza.
Atxilotuek erabilitako garajetan eta etxebizitzetan atzemandako materiala. Argazkia: Ertzaintza.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendaroko txokolate fabrikako lapurretarekin zerikusia zutelakoan, herenegun, atxilotutako bi lagunek beste sei lapurretatan parte hartu zutela uste du Ertzaintzak.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, Elgoibarko eta Mendaroko sei dendatan eta tabernatan azken bi hilabeteotan izan diren lapurretekin zerikusia duten frogak atzeman dizkiete bi gizonezkooi.

Atxilotuek erabiltzen zituzten garajeetan eta etxebizitzetan lapurtutako materiala aurkitu dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Besteak beste, Elgoibarko garaje batetik lapurtutako lau parapente eta moto ultrarin bat atzeman dute atxilotuetako baten etxebizitzan.

Mutrikuko lokal batean, bestalde, mendiko bizikleta bat eta moto bat aurkitu dituzte, horiek ere, Elgoibarko garaje beretik lapurtutakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea