Gizartea -

Gertakaria

Bi lagun atxilotu dituzte Donostian jai batean botilak jaurtitzeagatik

250 lagun jai bat ospatzen ari ziren Aldakonea kaleko etxe batean eta talde batek onkologia zentro ohiaren hesiaren zati bat bota du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko bi gazte atxilotu dituzte goizaldean Donostian ertzain batzuen aukera botilak jaurtitzeagatik eta irainak egiteagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Aldakonea kaleko etxe batean jai bat ospatzen ari zirela jazo dira gertakariak.

250 lagun batu dira Donostiako Aldakonea kalean dagoen etxe batean jai bat ospatzeko. 01:15 aldera, inguruan zegoen talde batek hiriko onkologia zentroa zen etxea inguratzen duen hesiaren zati bat bota du.

Udaltzaingoaren patruila bat gertakarien lekura bertaratu da eta, hesia berriro ipini ondoren, bildutakoak identifikatu dituzte. Gehienek etxea utzi dute, baina kale berean zegoen lagun talde batek agenteei irainak esan eta botilak jaurti dizkiete. 20 urteko bi gazte desordena publikoak egotzita eraman dituzte atxilotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak