Itxi

2016/05/02

11:06

Gizartea

Ekimen aitzindaria

Indarkeria matxistaren biktima ikusezinak

Maider Beistegi | EITB.EUS

Tratu txarren biktima diren hiru urtetik aurrerako haurrei bideratutako programa terapeutikoa jarri du martxan duela hilabete Bizkaiko Foru Aldundiak.

  • Luismi Uruñuela Berriztuko terapeuta Argazkia: EITB

    Luismi Uruñuela Berriztuko terapeuta Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aitak amari egindako irainak, gutxiespenak, oihuak eta mehatxuak ikusi ditu. Tratu txarren lekuko izan da, urte eta erdi eskas zituenetik. Izua etxean. Hiru urte ditu orain eta, adin horretako haurtxo baten hizkeran, aitarekin dagoenean pairatzen duena kontatzen dio amari: "Gaur bertan esan dit ez duela aita eskolara bere bila joaterik nahi, 'Hulk'ek bezain gogor jotzen duela. Bere bila joateko eskatu dit, baina ezin dut. Umeak aitarekin arriskurik ez duela ebatzi du fiskalak, eta epaiketa izan arte aitarekin ere egon behar duela erabaki du. Zaintza nirea bada ere, ezin dut ezer egin. Nire umeak daukan babesleku bakarra zentroa da", azaldu dio Joanak ETBren albistegietako 'El Foco' saioari.

Diputazioak indarkeria matxistaren biktimei bideratutako aldi baterako abegi-zentro batean dago Joana, hiru urteko semearekin. Gainera, Bizkaiko diputazioaren Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak indarkeria matxistaren biktima diren haur eta gazteei bideratutako egitasmo terapeutikoan parte hartzen ari dira biak.  Duela hilabete jarri zen martxan zerbitzua, eta epe horretan 3 urtetik 19 urte bitarteko 11 haurrek hartu dute parte, gehienak 8 urtetik beherakoak.

Haur eta nerabeak babesteko lege-proiektua onartu zuen Espainiako Gobernuak iaz, eta aurrerantzean, biktima gisa aitortuko dituzte indarkeria matxista jasan duten adingabeak. Legearen berrikuntza horien arabera, amek duten babes bera izango dute adingabeek aurrerantzean. Egoera horri erantzuna emateko, abiatu du, bada, Bizkaiko Diputazioak programa terapeutikoa.

Oscar Seco Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendariaren esanetan, “haurrei egindako kaltea ordaindu eta lehengoratzea da helburua. Horretarako, umearen garapen osoa lortzeko lan egin behar dugu”. Horren ildoan, programa hau etxean indarkeria sufritu duten ume guztiei bideratutako beste ekimen batzuren hasiera besterik ez dela gaineratu du.

Hiru urterekin, aitaren eredua errepikatzen du Joanaren semeak: "Puta deitzen dit eta jo egiten nau, aitak egiten zuen bezala. Hori gertatzen denean, izozturik gelditzen naiz, ez aurrera ez atzera, blokeatuta".

Terapiarekin hasi zenetik, umearen jarrera aldatzen ari dela dio haren amak: "Maitagarriagoa da. Nire umeak jakin behar duen bakarra da, aitarengandik jasotzen ari den eredua ez dela zuzena. Hemen gaudenean ondo dago, baina aitarekin doanean, berriro lehengora itzultzen da. Niri dagokidanez, ez naiz inoiz ondo egongo, nire semea arriskutik kanpo izan arte".

Indarkeria egoerak edo bortizkeria giroa bizi dituzten haurrek garapen arazo larriak izan ditzakete, adituek ohartarazten dutenez. "Emozioen garapenean, harremanetan, mugitzeko trebetasunean eta eskolako emaitzetan arazo handiak izan ditzaketela atzeman dugu", azaldu du Secok.

'Errisilientzia psikologikoa'

Umea bakoitzak bere ahalmenen arabera egiten dio aurre indarkeria egoera bati, Luis Uruñuela egitasmoan parte hartzen ari den Berriztu elkarteko terapeutak azpimarratu duenez. Halere, bi jokabide izaten dira ohikoenak: "Alde batetik, isiltasunarekin erantzuten duten umeak daude. Bizitakoa, barruan gordetzen dutenak, eta ezer kanporatzen ez dutenak. Horiek dira gehien kezkatzen gaituztenak. Bestalde, euren jarreren bidez kanporatzen dutenak daude, min psikologikoarekin zer egin ez dakitenak. Azken horiek pronostiko hobea dute".

Amen beldurrik handiena eure seme-alabek heldutan ikusitakoa errepikatzea da. "Askotan, aitaren eredu txarra bereganatuta etortzen dira, baina badira eredu hori erabat arbuiatzen dutenak ere. Eredu hori errefusatzen duten umeak psikologian 'erresilientzia' gehien dutenak direla esaten dugu", zehaztu du Uruñuelak. Fisikatik hartutako izena da erresilientzia. "Muturreko egoerei aurre egin eta horiek gainditzeko gizakion dugun ahalmenari deitzen zaio erresilientzia. Haur baten erresilientzia gaitasunarekin bat egiten badugu, amaren eta terapeuta baten laguntza handiarekin, haurrak aurrera egingo du".

Programaren helburua etorkizunean haurrok bizitako eredua ez errepikatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da "konfiantza, poztasuna eta haurren mundua berreskuratzea". Secoren berbetan, helburua hirukoitza da: "Lehenik eta behin babestu nahi ditugu, eragin zaien kaltea konpondu nahi diegu eta, azkenik, etorkizunean gainerako gazteak bezala molda daitezen goitik beherako garapena izan dezaten nahi dugu".

ten nahi dugu".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;