Gizartea -

Aireko kaosa

Bitxikeriak: errauts hodeiak bidaiarien adimena zorroztu du

Milaka hegaldi bertan behera geratu dira ostegunetik errauts hodeiagatik. Bidaiariek lur eta itsaso bidezko alternatibak bilatzen dituzte.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniarrez osatutako talde batek bizitako pasadizua izan zen komentatuenetarikoa atzo Loiuko aireportu bizkaitarrean. Dusserdolfetik Bilbora bidaiatu ziren Kanarietarako txartel bat erosteko. 1.400 kilometro egin zituzten 14 ordutan eta 3.200 euro ordaindu zizkioten taxilariari.

Atzo etxera itzuli behar ziren ehunka turista britaniar errenka luzean jarri ziren Santurtzin. Helburua, "Pride of Bilbao" ferrirako txartela eskuratzea.

Eta ospetsuak ez dira ere aireko kaosetik libre geratu. Mika abeslari britaniarrak kontzertua eman zuen atzo Bartzelonan, Parisetik taxiz heldu zen.

Are bitxiagoa da Angela Merkel kantziler alemaniarrak Europan barrena egindako bidaldian. Hiru egun eta gero, AEB abiatutako abentura Berlinen, jomugan amaitu zen. Lehenengo, bere hegazkina Lisboan lurreratu zen, jarraian, Erromara hegan egin zuen eta azkenik, Italiako hiriburutik Berlinera dauden 1.500 kilometroak taxiz egin zituen.

Beste agintari batzuk ez dira Merkel bezain ausartak izan. Nicolas Sarkozy, Barack Obama edo Espainiako Erregeak ez ziren Poloniako presidentearen hiletara joan, aireko espazio itxita zegoela eta.

Dena den, badira beti zoritxarrari alde positiboa bilatzen diotenak. Islandiako presidentearen ustez, sumendiaren ikuskizunak turista gehiago erakarri ditzake irlara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea