Gizartea -
Polemika Elizan
Rouco Varela: "Pederastek Justiziaren aurrean erantzungo dute"
Espainiako Apezpiku Batzarreko presidenteak adierazi duenez, abusuak "jasanezinak" dira, baina ezin da baimendu "Aita Santuaren kontrako akusazio maltzurren" dibulgazioa.
Erredakzioa
Espainiako gotzainek adingabeei abusuak egin dieten apaizek "Jaungoikoaren eta Justiziaren aurrean erantzun beharko" dutela azpimarratu dute, Antonio Maria Rouco Varela Espainiako Apezpiku Batzarreko presidenteak adierazi duenez.
Gotzainak "apaiz anai batzuek eginiko pekatu larriak eta delituak, Elizak eta gizarteak haiengan jarritako konfidantza apurtuz, min handia egiten" diela ziurtatu du.
Rouco Varelak adierazi duenez, "kastitateari, justiziari eta karitateari egindako iraina, onartezina da, Jaungoikoarenganako amodioan jorratu beharko zuketen autoritatea erabiliz".
Espainiako gotzainek Benedicto XVI.a Aita Santua defendatu dute eta "bere aurkako akusazio maltzurren" dibulgazioa ekiditearen beharra aurkeztu dute.