Gizartea -
Lanak
Abuztuan irekiko dute Haizearen Orrazia
Segurtasun arrazoiak direla eta, pasealekua itxita dago luizia izan zenetik, eta mendi-magala egonkortu ondoren zabalduko dute, hiru hilabete barru.
Erredakzioa
Haizearen Orrazia eskulturaren ondoko mendi-magala egonkortzeko lanen esleipena onartu dutela esan du gaur Eneko Goia Donostiako alkateak, Tokiko Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan.
Horrenbestez, alkateak berak lehengo astean esan zuenez, segurtasun arrazoiak direla eta, pasealekua itxita dago luizia izan zenetik, eta mendi-magala egonkortu ondoren zabalduko dute, hiru hilabete barru, aurreikuspenen arabera.
Lan horiek 866.934,54 euroko aurrekontua zuten, eta Técnicos en Estabilizaciones e Inyecciones S.A. (TESINSA) enpresari esleitu zaizkio, 692.617,32 euroren truke. Hiru hilabete izango dituzte lanok egiteko.