Gizartea -

Droga-trafkoa

52 atxilotu Espainian, diseinu-drogen aurkako operazio handienean

Guardia Zibilak 52 pertsona atxilotu ditu Alacanten eta Almerian, Estatuan diseinu-drogen edo substantzia psikoaktibo berrien droga-trafikoaren aurka inoiz egin den operazio handienean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 52 pertsona atxilotu ditu Alacanten eta Almerian, diseinu-drogen edo substantzia psikoaktibo berrien drogra-trafikoaren aurka Espainiako Estatuan inoiz egin den operazio handienean. Halaber, droga mota horietako 130.000 dosi atzeman ditu Guardia Zibilak, Europako segurtasun indarren eta Europolen laguntzarekin egindako "Alimaya" eta "Koroway" izeneko bi operazioetan.

Substantzia berri hauek "Legal Highs" izenarekin ezagutzen dira, eta, jakina denez, landareetatik abiatuta baino, legezko merkataritzan aurki daitezkeen substantzia kimikoetatik abiatuta lortzen dira. Horien helburua ohiko drogek (marihuana, anfetaminak edo kokaina) sorrarazten duten efektu psikoaktibo bera edo antzekoa eragitea da.

Merkatuan agertu berri diren substantzia hauek ez dira legez kontrakoak, baina horiek hartzea kaltegarria izan daiteke osasunerako, legez aurkako drogekin gertatzen den bezala. Heriotza sortarazi dezakete hauek ere.

"Poza eragiteko legezko substantziak", "ikerketarako produktu kimikoak", "landareentzako ongarria" edo "bainu-gatzak" izenekin merkaturatzen dira, eta eragin kaltegarriak dituzte erabiltzaileen artean.

Europar Batasunean bakarrik, iaz 100 substantzia berri kaleratu zituzten. Drogen eta Toxikomanien Europako Behatokiak 560 substantzia hauteman ditu orain arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak argazkiak