Gizartea -
Aireportuak pilatuta Europan
Zer egin behar dute orain hegaldia galdu duten bidaiariek?
Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Organizazioak gogoratu duenez, bidaiariek biletearen balioa edo beste hegaldiren batean bidaiatzea eskatu ahal izango dute, baina ez "kalteordainak eskatu".
G.B.
Islandiako sumendiak erupzioa izan eta gero Europa osoan sortu den errauts-hodeia dela eta, hainbat hegaldi bertan behera eta atzeratu dituzte. Milaka erabiltzailek jasan dituzte ondorioak, baina, ¿zer egin behar dute orain?
Nafarroako Irache kontsumitzaileen elkarteak egiaztatu duenez, sumendiaren errauts hodeiaren ondorioz kaltetu diren bidaiariek informazioa eta arreta jasotzeko eta hegazkin-txartelaren diru-itzultzea edo helmugara heltzeko garraio alternatibo bat hartzeko eskubidea dute.
Hegaldiak bertan behera utziz gero, EBko araudiak bidaiarie janaria, edaria, bi telefono dei, eta ostatua ere ordaintzera behartuta daude.
Atzerapenak izanez gero, eskubide hori erreklamatu daiteke ere. 1.500 kilometro edo gutxiagoko hegaldietan, bi ordu baino gehiagoko atzerapena izanez gero, edo hiru ordu baino gehiagoko atzerapena izanez gero 1.500 kilometro bainon gehiagoko bidea dutenetan eta 1.500 eta 3.500 kilometro bitarteko beste hegaldietan.
Atzerapena gutxienez bost ordukoa bada, kontsumitzaileak txartelaren diru-itzultzea eskatu dezake.
Hala ere, Irachek ohartarazi duenez, ohiz kanpoko egoera denez, kontsumitzaileek ez daukate kalte-ordainik izateko eskubiderik.