Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emaztea tiroz hiltzea leporatuta, Gijonen
58 urteko biktima sesioan aritu omen da bikotekidearekin etxean. Polizia bertaratu denean, indarkeria zantzu nabarmenak atzeman ditu.
Erredakzioa
58 urteko emakume bat hil da gaur Gijonen ustez senarrak tirokatuta, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Hilketa Pumarin auzoan gertatu da, Roncal kalean. Dirudienez, biktima sesioan aritu da bikotekidearekin etxean, eta gizona atxilotu egin dute hilketa leporatuta.
Etxean bertan, Poliziak indarkeria zantzuak aurkitu ditu eta gizona odolarekin zikinduta zegoen.
Indarkeria matxistaren biktimentzako telefonoa: 016.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea