Gizartea -
Iruña
Zuhaitz bat zizelez eta mailuz moztu du, emazteari oparitzeko
Guztira, hiru lagun ikertzen ari dira Buztintxuri auzoan gertatutakoarekin lotura dutelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Emazteari oparitzeko asmoarekin, arbola bat zizelez eta mailuz moztu omen zuen gizon bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Berarekin batera aritu ei ziren beste bi lagunen kontrako ikerketa ere abiatu dute.
Gertakariak larunbatean jazo ziren, Buztintxuri auzoan. Gizonetako batek emazteari loredun zuhaitz bat oparitu nahi ziola eta, arbola bat zizelez eta mailuz ebakitzen topatu zituzten hirurak.
Udaltzaingoaren esanetan, "ondare publikoaren kontra nahita eragindako kalteak" dira hauek. Azkenaldian, gora egin dute. Atzo bertan, hiru gazte identifikatu zituzten Arrotxapea auzoan zabu batzuetan kalteak egiteagatik.