Gizartea -

Kartzelara asteburuetan

Lapurreta txikien zigorrak zorroztea adostu dute

Lapurreta horiek egiten dituztenei kartzela-zigorrak ezarriko dizkiete nahiz eta lapurtutakoaren balioa 400 baino gutxiago izan, Justiziak eta CiuK adostu dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Ministerioak eta CiUk lapurreta txikien egileen zigorrak indartzea adostu dute, nahiz eta lapurtutakoaren balioa 400 euro baino gutxiago izan eta erantzukizun penalik ez izan.

Ebasketa horien egileek kartzelan sartu ahal izango dituzte, baina larunbat, igande eta jaiegunetan joan beharko dira bakarrik, kartzelek "gainezka" egin ez dezaten.

Zorro-lapur taldeen zigorrak ere gogortu egin dira; eta hiru hilabete eta urtebete bitarteko kartzela zigorrak izango dituzte.

Hutsegite erregistro bat martxan jarriko dute ere epaileek era azkarrean delitugile bakoitzaren historiara heldu ahal izateko.

Neurri horiek bihar jarriko dituzte indarrean sozialistekin adostutako zuzenketen bidez.

CiUk herritarren eta udalen "kezkari" erantzun nahi dio neurri horrekin delitugile batzuen berrerortzearen ondorioz. Kasu batzuetan, pertsona berak 400 lapurreta baino gehiago egin ditu urte berean, CiUko bozeramalearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea