Gizartea -

Legazpiko jaiak

Lapurreta egin dioten gizonezko bat larri zauritu da Legazpin

Ertzaintzak 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan. Zauritua larri dago Donostiako ospitalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat larri zauritu da bart Legazpiko jaietan, antza denez, indarkeriaz egindako lapurreta baten biktima izan ostean. Ertzaintzak 19 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu erasoarekin eta lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Zauritua, berriz, larri eraman dute Donostia ospitalera.

Goizaldeko 02:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Legazpin zaintza lanak egiten ari ziren ertzainek buruan kolpe handia zuen gizonezko bat topatu dute elizaren atarian.

Biktima konorterik gabe zegoela ikusita, ertzainek hura suspertzeko maniobrak egin dizkiote eta, gerora, erasoaren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako langileek zaurituaren egonkortzea lortu dute. Donostiako ospitalean larri jarraitzen du.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Erasoaren tokian bertan zeuden lekukoen testigantzaren arabera, zauritutako gizonari indarkeriaz egindako lapurreta egin diote.

Lekukoen testigantzari esker, ertzainek 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte eta horietako bati dokumentazioa eta kreditu txartela atzeman diote. Atxilotuak ertzainaren esku daude, epailearen aurrera igaro zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Legazpi albisteak