Gizartea -
Gertakaria
Lagun bat hil da trenak harrapatuta Zornotzan
Hesirik gabeko trenbide-pasagune batean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza istripua nola jazo den ikertzen ari da. Tren-zerbitzua ez dago etenda.
Erredakzioa
44 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan, merkantziak garraiatzeko tren batek harrapatuta, Euskotrenek eta Ertzaintzak jakitera eman dutenez.
Ezbeharra 10:50ean jazo da, Astepe auzoan, Bilbo-Donostia trenbidean. Antza, biktima hesirik gabeko pasagune batean zegoen trenak harrapatu duenean. Zornotzatik Basauriko geltokira zihoan trena.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa berehala hil da eta orain istripua nola gertatu den ikertzen ari dira.
Euskotrenen arabera, ezbeharrak ez du tren-zerbitzua etenarazi.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea