Gizartea -

Gasteiz

Adingabe batek hortzak hautsi dizkio gazte bati, ukabilkadaz

Ospitalera eraman zuten, sudurra ere hautsita zuelakoan. Antza, borroka baten erdian sartu zen, egoera baretzekotan, eta orduan jo zion muturrekoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat atxilotu zuten igandean Gasteizen, gazte bati aurpegian ukabilkada eman eta hortzak hausteagatik. Sudurra ere apurtu omen zion.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Alde Zaharreko taberna batetik irteterakoan.

Antza, borroka bat izan zen, 03:30 inguruan, eta Ertzaintza bertaratu zenean gazte bat odoletan topatu zuten. Istiluan bitartekotza egin nahi zuela eta orduan ukabilkada eman ziotela azaldu zien ertzainei.

Gaztea ospitalera eraman zuten, gutxienez hortz bat galduta eta sudurra ere hautsita zuelakoan.

Ertzaintzak ia berehala atxilotu zuten ustezko erasotzailea, adingabea, eta lesio delitua leporatu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gasteiz albisteak Albisteak