Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bi atxilotu Bilbon eta Andoainen ustez bikotekideak erasotzeagatik

Lehengo kasua atzo jazo zen, 22:00ak aldera, Bizkaiko hirikburuko kale batean. Bigarren kasua, ordea, Andoainen gertatu da, etxe batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte, bat Bilbon eta beste bat Andoainen, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta, ustez haien bikotekideak erasotzeagatik.

Lehengo kasua atzo jazo zen, 22:00ak aldera, Bizkaiko hiriburuko kale batean. Emakume batek Ertzaintzara deitu zuen bere bikotekidearekin eztabaida bat izan ondoren. Gainera, gizonak etxeko giltzak kendu zizkiola azaldu zuen emakumeak.

Agenteak eztabaida jazo zen lekura heldu zirenean bere bikotekideak aurpegian burukada bat eman ziola, irainak esan zizkiola eta mehatxu egin ziola azaldu zion emakumeak. 33 urteko gizona atxilotu ostean, Basurto ospitalera eraman zuten emakumea. Bestalde, Andoaineko etxe batean atzo gauerdia aldera jazo zen ustezko emakumeen kontrako indarkeria kasu baten berri eman zion Polizia Lokalak Hernanino Ertzaintzari.

Agenteek biktimatekin harremanetan jarri ziren. Emakumeak, antsietate-krisi bat zuen eta eztabaida baten ondoren, gizonak bultzatu egin ziola eta altzari baten kontra jauzi zela esan du, buruan kolpe bat jasoz. Emakumea Andoaineko anbulategira eraman dute.

Bi atxilotuak epailearen esku geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea