Gizartea -

Immigrazioa

Aurreiritzi xenofoboen aurka borrokatzeko Zas! sarea sortu dute

Etorkinen aurkako topikoak datuekin ezeztatzea dute helburu.

Aurreiritzi ustelak jasaten dituzte etorkinek

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamar bat elkarte sozialek eta hainbat erakundek bat egin dute xenofobiaren aurka, eta Zurrumurruen Aurkako Sarea (ZAS!) sortu dute, etorkinen aurkako aurreiritziak datuak erakutsita ezeztatzeko.

Plataforma hori Donostian aurkeztu dute gaur Eneko Goia alkateak, Imanol Landa Eudeleko presidenteak, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuordeak eta Silvana Luciano SOS Arrazakeriako bozeramaileak.

Besteak beste, hauek egin dute bat ekimenarekin: CEAR Euskadi; Caritas Bizkaia; Munduko Medikuak; Tolosaldea Garatzen; Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak; eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak.

ZAS! sarearen helburua da zurrumurru xenofoboen aurkako ekimenak koordinatzea. Informazio guztia zurrumurrurik.eus webgunean jarriko dute eskura.

Adibidez, topiko xenofobo hauei erantzuna eman die jada sareak: "lana kentzen digute", "delinkuentzia handitzen dute", "ez dute integratu nahi" eta "laguntza ofizialen bizkar bizi dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa EAE Albisteak