Gizartea -

Bizkaia

A-8an istripua izandako kamioilari batek 146.486 euro ordainduko ditu

Kamioiak zamaren zati bat galdu zuen eta kutsakorra ez den 22.000 litro amonio lignosulfonoato errepidera isuri ziren.

Istripuaren eraginez, 12 orduz itxita egon zen errepidea. Argazkia: EiTB
Istripuaren eraginez, 12 orduz itxita egon zen errepidea. Argazkia: EiTB
Istripuaren eraginez, 12 orduz itxita egon zen errepidea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 31n A-8 errepidean, Bilbon, ezbeharra izan zuen kamioilariaren aseguruak 146.486 euro ordaindu beharko ditu, ezbeharrak eragindako kalteengatik.

Istripuaren eraginez, A-8 errepidea 12 orduz itxita egon zen Donostiarako noranzkoan.

Kamioia irauli egin zen eta Donostiako noranzkoko hiru erreiak hartu zituen. Halaber, 22.000 litro amonio lignosulfonoato isuri zituen errepidera, Donostiako noranzkoko hiru erreiak eta kontrako noranzkoko errei bat zikinduz.

Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneneko diputatuak gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu duenez, "litekeena da" istripua gehiegizko abiadurak eragin izana. Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundia errepideko puntu horretan "istripu ugariko errepide zatia" dioela dioten trafiko seinaleak jartzea aztertzen ari da, baina teknikariek izango dute azken hitza.

Ezbeharraren ondotik, Bizkaiko Foru Aldundiak A-8ko 115. kilometroko zorua (Mirafloreseko zubiaren parean) eta trazadura hobetu zituen eta seinaleak aldatu zituen sei eguneko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea A-8 Autobidea