Gizartea -

Istripua

Txirrindulari batek konortea galdu du Gasteizen, tranbiak harrapatuta

Tranbiak 36 urteko txirrindularia jo du, antza denez, oinezkoentzako pasabidetik igarotzen ari zela. Gizonezkoa Santiago ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari batek konortea galdu du gaur arratsaldean Gasteizen, tranbiak harrapatuta. Istripua Gasteiz etorbidearen eta Tomas Zumarraga kalearen arteko bidegurutzean gertatu da.

Gasteizko Udalek iturriek jakinarazi dutenez, 19:10ean gertatu da harrapaketa. Tranbiak 36 urteko gizonezkoa jo du, antza denez, oinezkoentzako pasabidetik igarotzen ari zela.

Kolpearen eraginez, hegan irten da eta konorterik gabe gelditu da lurrean.

Istripuaren tokira bertaratu diren osasun langileek artatu dute gizona eta, gero, Santiago ospitalera eraman dute.

Tranbia zerbitzua 20 minutu inguruz etenda egon da eta bien bitartean Udaltzaingoak bideratu du zirkulazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Araba Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Gasteizko tranbia azken ordukoa