Gizartea -
SATen bozeramailea
Diego Cañamero atxilotu dute epaiketara ez agertzeagatik
Guardia Zibilak Diego Cañamero SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea atxilotu du Sevillako epaitegi batek jarritako hitzorduari huts egin diolako.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak Diego Cañamero SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea atxilotu du gaur, Andres Bodaloren askapenaren aldeko ibilaldia hastear zegoenean. Bodalo kartzelan dago joan den martxoaren 30etik.
Cañamero ibilaldira itzultzeko asmoa dauka Ubedako epaitegietatik atera ostean. Sevillako epaitegi batek jarritako hitzorduari huts egin dio Cañamerok, 2013an Dos Hermanaseko Carrefour hipermerkatu batean bidegabe hartutako eskola materialarekin izan zuen zerikusia azaltzeko.
Atxiloketa goizeko hamarrak aldera gertatu da. Sindikatuko iturriek jakinarazi dutenez, Cañamerok "intsumisoa" agertu die epaitegiei, eta ez da epaitegien zitazioetara agertzen. Hori dela eta, gaurkoan "atxilotu eta epailearen aurrera eraman" behar izan dute.