Gizartea -
ATXILOKETA
Adingabe bat atxilotu dute Tuteran, intimitatea urratzeagatik
Polizia Nazionalaren arabera, beste gazte bat erdi biluzik agertzen zen argazkiak publikatu zituen sare-sozialetan, baimenik gabe. Intimitatearen kontrako delitua leporatu diote atxilotuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
14 urteko neska bat atxilotu du Polizia Nazionalak Tuteran, beste adingabe baten intimitatea urratu duelakoan. Antza, bigarren gazte hori erdi biluzik agertzen zen argazkiak publikatu zituen sare-sozialetan.
Poliziak agiri batean zehaztu duenez, ustezko biktimaren amak salatu zuen gertatutakoa, apirilaren amaiera aldera.
Sarean zabaldutako argazkiak ikastetxe bateko aldageletan, baimenik gabe, hartutakoak ziren, ikertzaileek esan dutenez. Irudietan, adin txikiko bat erdi biluzik agertzen da.
Argazkien egilea ikastetxe bereko ikasle bat da, 14 urtekoa, Poliziak jakitera eman duenez. Atxilotu egin dute, intimitatearen aurkako delitua egotzita.