Gizartea -

Droga

Kalamuaren kontsumoak behera egin du Estatuko nerabeen artean

Kalamua "drogen hirugarren izurritea" izan daitekeela ohartarazi dute Osasun Ministerioak eta Gizakia Helburu elkarteak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco de Asis Babin Drogei buruzko Plan Nazionalaren Espainiako Gobernuko ordezkariak ohartarazi du kalamua "drogen hirugarren izurritea" izan daitekeela. Lehen biak heroina eta kokaina izan ziren.

Babinek eta Gizakia Helburu (APH) elkarteko arduradunek agerraldia egin dute, "Kalamuari buruzko mitoak eta errealitateak" izeneko jardunaldiak aurkezteko.

Drogei buruzko Plan Nazionalaren buruak azaldu duenez, iaz 146.000 ikasle hasi ziren kalamua kontsumitzen, nerabeen artean kontsumoak behera egin badu ere. Gainera, 15 eta 64 urte arteko 687.000 pertsonak "neurrigabe" kontsumitzen dutela gaineratu du.

Horren esanetan, prebentzioak hainbat "mito" amaitu beharko lituzke, hala nola "kalamua ez dela kaltegarria" eta "dena sendatzen duen panazea dela".

Bestalde, Luis Bononato APHko presidenteak zehaztu duenez, gora egin du 12-13 urterekin kalamua kontsumitzen hasi diren umeen kopuruak.

Halaber, ohartarazi du droga horrek hirukoiztu egin dezakeela buruko gaitz bat izateko arriskua, eta krisi psikotikoen % 30 eragiten dituela.

Bononatok deitoratu egin du drogak espainiarren kezken zerrendako 29. tokian agertzea, inkesten arabera. 1988an, bigarren lekuan zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak argazkiak Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Umeak