Gizartea -
EKOLOGIA
Iruñeak bizikleta elektrikoak jarri ditu hiriko hiru basetan
Bizikletak dauzkaten baseak udaletxeko Segurtasun eta Bizikidetzako Sailean, Ingurumen Hezkuntzako Museoan eta Mugikortasun Zerbitzuko udal bulegoetan jarri dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udalak bizikleta elektrikodun hiru base instalatu ditu hiriko zenbait puntutan. Helburua Iruñeko garapen jasangarria sustatzea eta ibilgailuen erabilera murriztea da.
Zarataren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, datorren astean Iruñeko Udalak bizikleta elektrikoak dituzten hiru base instalatu dituzte udal eraikuntzetan. Honela, Udaleko langileek euren laneko joan-etorrian erabili ahalko dituzte ohiko motordun ibilgailuen ordez.
Baseen instalazioa Ride On Consulting enpresaren arteko akordioari esker lortu da eta ez du kostu ekonomikorik suposatu. Sinatutako hitzarmena sei hilabetekoa da eta beste sei hilabetez luza daiteke bi urteko epe baterako.
Baseak udaletxeko Segurtasun eta Bizikidetzako Sailean dagoen Iratxeko Monasterioa kaleko 2 zenbakian jarriko dira. Ingurumen Hezkuntzako Museoan eta San Pedroko Monasterio Zaharrean dagoen Mugikortasun Zerbitzuko udal bulegoetan ere jarriko dira, Errotazar kalean.
Bizikleta elektrikoak
Bizikletek 250 watioko potentzia daukate eta 25 km/h-ko abiadurara iris daitezke. Ibilbidearen arabera, 25 eta 75 arteko kilometro egin ditzakete. Elektrizitate bidez berriz kargatzeko modulu bat dute bi bizikletentzako, komunikazioa ahalbidetzen duen sistema bat eta ekintza bandalikoetatik at uzten dituen babesgarria.
Gainera, bizikletek atxikita daukaten GPS sistema batek erabilpenari buruzko informazioa eskainiko du. Honen bidez, egindako bidai kopurua, gehien bisitatzen dituzten sailak, eraikuntzen artean egiten duten ibilbidea eta tarte bakoitzaren iraupena jakin ahalko dituzte.