Gizartea -

2011ko protesta

Fiskalak dio Maestre ezin daitekeela 'puta izateaz harrotu' aldarean

Bere aldetik, Rita Maestre Madrileko Udaleko bozeramailearen iritziz, Fiskaltzaren idatziak 'gauza gehiago adierazten ditu idatzi duenaz nori buruz ari denaz baino'.

Rita Maestre. Argazkia: EiTB
Rita Maestre. Argazkia: EiTB
Rita Maestre. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marisa Morando fiskalak inpugnatu egin du Rita Maestre Madrileko Udaleko bozeramaileak bere konderari jarritako errekurtsoa. Inpugnazio-idazkian Fiskaltzak dio Maestrek bere eskubide osoa duela "puta izateaz harrotzeagatik", baina aldarean egiteak katolikoak direnak samintzen dituela.

"Argi dago andereñoak eskubidea dutela puta, aske, lesbiana edo nahi dutena izateaz harro agertzeko, baina aldarean (katolikoentzat gune sakratua dena) egindako jarrera horrek sumintzeko asmo garbia adierazten du", dio fiskalak bere idazkian.

Errekurtsoari aurka egiten dion idazkian, fiskalak zalantzan jartzen ditu bai kaperan sartu zirenek bota zituzten "ustez asmotsuak ziren" esaldiak (Elizan emakumeak duen paperari buruzkoak), bai gorputzak biluzik edota sujetadore hutsean agertu izana.

Bere aburuz, beren gorputzetan "bortitza, lesbiana, puta, askea" hitzak idatzita eramatea "bere bizitzeko eraren adierazletzat" "erabat gainditzen du adierazpen-askatasuna".

Fiskalak prozesuarekiko duen independentzia defendatzen du, eta ziurtatu duenez gertakariak meskita edota sinagoga batean jazo izan balira "modu berean gaitzetsi izango ziratekeen eta akusazio bera egin izango zatekeen".

Rita Maestreren erantzuna

Bestalde, Rita Maestreren iritziz, Fiskaltzaren idatziak 'gauza gehiago adierazten ditu idatzi duenaz nori buruz ari denaz baino'.

Udaleko bozeramailea 4.320 euro ordaintzera kondenatu zuen Madrileko auzitegi batek sentimendu erlijiosoen aurkako delitu batengatik (2011n, Madrileko Complutense Unibertsitateko kaperan gorputz-enborra biluzik zuela agertzeagatik). Maestrek errekurtsoa jarri zuen epailaren aurka.ç

Madrileko fiskalburuak uste du idazkia manipulatu egin dela

Javier Polo Madrileko fiskalburuak ostiral honetan nabarmendu duenez, manipulatu egin da Ministerio Publikoaren ordezkariak auziaren gainean aurkeztutako idazkia.

Horren harira, azpimarratu nahi izan du testuinguruarekin bat ez datorren testu bat azpimarratu dela, "errealitatearekin bat ez datorren mezu bat igorriz".

"Fiskalak adierazpen-askatasunari buruzko azalpen bat ematen du, horri argudiatzen baitu kondenatuak", zehaztu du, eta "fiskalak dio egin zutena ez dela adierazpen-askatasuna", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Madril albisteak gaur