Gizartea -

Ohiz kanpoko batzordea

Aireko espazio bateratua proposatuko du Espainiak Europan

Jose Blanco Sustapen ministroak adierazi duenez, bilera horretan Islandiako sumendiak eragindako antzeko egoeratan martxan jarri beharreko baliabideak nola bizkortu izango da aztergai.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako presidentetzak Europar Batasuneko (EB) Garraio Ministroekin maiatzaren 4an ohiz kanpoko bilera bat deitzea erabaki du, Eurocontrolek kudeatuko lukeen aireko espazio bateratua ahalik eta lasterren ezartzea proposatzeko.

Jose Blanco Sustapen ministroak adierazi duenez, bilera horretan Islandiako sumendiak eragindako antzeko egoeratan martxan jarri beharreko baliabideak nola bizkortu izango da aztergai. Horretaz gain, larrialdietan martxan jarri beharreko mugikortasun plana ere mintzagai izango da.

Blancoren ustez, Islandiako sumendiaren errauts hodeiak eragindakoa bezalako egoerak argi uzten dute gaur egun dauden neurriak ez direla nahikoak eta erantzun mekanismoak berrikusi behar direla.

Prentsa aurreko batean, Islandiako sumendiak eragindako kaosaren ostean, gobernu zentralak honako puntuetan oinarritutako txosten bat egitea eskatu zion Europako Batzordeari: aireko espazio bateratua ahalik eta lasterren ezartzea (2012an martxan egotea aurrikusten zen) eta krisi egoeratan erantzun mekanismoak hobetzea. Europar Batasuneko espainiar presidentetzaren lehentasunetako bat aireko espazio bakarra ezartzea izan dela azaldu du Blancok, eta, bere hitzetan, krisiak behar horri baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea