Gizartea -
Espainia
116000, desagertutako haurren kasuetarako zuzeneko telefonoa
Beste Europako herrialdetan jada erabiltzen duten telefono zenbaki horretan, desagertutako haurren arduradunek laguntza eta babesa izango dute eta polizia-ikerketarako informazioa bilduko dute.
Erredakzioa
ANAR Fundazioak desagertutako haurren kasuen inguruko deiak jasoko dituzte 116000 telefonoan, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur argitaratu duenez. Beste Europako herrialdetan jada erabiltzen duten telefono zenbaki horretan, desagertutako haurren arduradunek laguntza eta babesa izango dute eta polizi- ikerketarako erabilgarria den informazioa bilduko dute.
Eguneko 24 ordutan eta asteko egun guztietan erabilgarri egongo da 116000 telefonoa Espainian.
ANAR Fundazioak zerbitzua martxan jartzeko dataren berri emango du BOEn.