Gizartea -

Hilketa hirukoitza

Alcasserreko nesken hiltzailea beste 12 urte egongo da kartzelan

170 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Miguel Ricarti hilketa hirukoitz batengatik. Datorren urtean zigorra bete behar zuen, baina "Parot doktrinaren" eraginez 2023ra arte ez dute aske utziko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Ricart Alcasserrako nesken hiltzailea 2023an aske utziko dute. 170 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten hilketa hirukoitz horrengatik, eta datorren urtean zigorra bete behar zuen, baina "Parot doktrinaren" eraginez 2023ra arte ez dute aske utziko.

Valentziako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren autoren arabera, Henri Parot ETAko presoarentzat Auzitegi Gorenak ezarritako zigorrak murrizteko sistema erabiliko dute Ricarten kasuan; horrela, 2011ko maiatzaren 22an aske utzi ordez, zigorra luzatuko diote.

1997ko irailaren 5ean 170 urteko kartzela zigorra ezarri zioten hiru hilketagatik eta lau bortxaketagatik eta bahiketagatik.

1973ko Kode Penalaren arabera epaitu eta zigorra ezarri zioten; horren arabera, lan egindako bi egunengatik zigorraren egun bat kentzen zioten.

Beraz, Ricartek datorren urtean aske gelditu beharko litzateke, baina Clara Campoamor elkarteak helegitea jarri zuen "Parot doktrina" berarekin erabiltzeko eta Fiskalak horrela eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea