Gizartea -

Euskaduna Jauregian

Paul Bilbaok Kontseiluaren zuzendaritza hartu du

Bilbaok Xabier Mendigurenen lekukoa hartu du. Hamabi urtez idazkari nagusi lanetan aritu eta gero Mendigurenek Kontseilua nola hazi eta Euskararen aldeko urratsak nola joan diren sendotzen ikusi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontseiluak Bilboko Euskalduna Jauregian ekitaldia egin du eta hamabi urtez idazkari nagusi lanetan aritu eta gero, Xabier Mendigurenek lekukoa pasa dio Paul Bilbaori, orain arte hizkuntza eskubideen behatokiko zuzendari izan denari.

Mendigurenek eta Bilbaok esan dutenaren arabera, aurrerapausoak egin dira euskararen normalizaziorantz, baina oraindik lana dagoela egiteko gogoratu dute.

Hamabi urteko ibilbide horretan, Kontseilua nola hazi den eta Euskararen aldeko urratsak nola joan diren sendotzen ikusi du Mendigurenek.

Bilbaok euskararen normalizazioaren alde lanean jarraitzea eta euskararekiko konpromisoa hartzea du helburu. Kontseiluaren ustetan horretarako elkarlana beharrezkoa da, gizarteko sektore guztien parte hartzearekin.

Euskalduna Jauregian izan da Kontseiluaren kargu-aldaketa ofiziala. 12 urteko lan etengabearen ondoren Xabier Mendiguren Kontseiluko presidenteak Paul bilbao orain arte hizkuntza eskubideen behatokiko zuzendari izan denari eman dio lekukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea