Gizartea -
Internet bidez
Hiru urteko kartzela zigorra bikotekide ohiari aipua kentzeagatik
Haien harremana amaitzerakoan, akusatuak bere argazki pribatuak eta bideo bat publikatu zituen Sarean eta neskaren izenean foroetan idazten zuen. 3.240 euroko isuna ordaindu beharko du ere.
Erredakzioa
Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du Jaengo gazte batentzat bere bikotekide ohiaren argazki pribatuak interneten publikatzeagatik.
Bikotea batera bizi izan zen sei urtean zehar, baina 2008. urtean harremana hautsi egin zen. Gazteak telefonoz etengabe deitzen zion neskari berriro berekin bueltatzeko.
Neskak uko egin ostean, akusatuak aipua kendu zion Sarean, mehatxatuz eta irainduz. Bere izena ere erabili zuen foro batzuetan idazteko 2009ko maiatzararte, "hilda nago" eta "laguntza behar dut" adieraziz.
Gaztearen argazki pribatuak eta bideo bat ere publikatu egin zituen interneten.
Fiskaltzak hiru urteko zigorra eskatu du eta neskarengandik hiru urtean zehar ehun metro baino gehiago hurbiltzea galarazi nahi diote. Gainera, 3.240 euroko isuna ordaindu beharko du tratu txarrengatik eta sekretuak ezagutzera emateagatik.