Gizartea -
Badajozeko kartzelan
Puerto Hurracoko sarraskiaren egile batek bere buruaz beste egin du
Izquierdo anai bakoitzari 344 urteko kartzela-zigorra ezari zioten 1990an Puerto Hurracon bederatzi lagun tiroz hil eta beste sei pertsona zauritzeagatik.
Erredakzioa
Antonio Izquierdo, 1990ean Badajozeko Puerto Hurraco herrian egindako sarraskia leporatuta kartzelan zegoen Izquierdo anaietako batek, bere buruaz beste egin du Badajozeko kartzelan, espetxeko iturriek adierazi dutenez.
Gizonak 72 urte zituen eta bizirik jarraitzen zuen sarraskiko egile bakarra zen. Izan ere, Emilio, bere anaia, 2006an hil zen eta bere bi arrebak, Luciana eta Angela, 2005ean hil ziren Meridako Ospitale Psikiatrikoan.
Antoniok maindire zatiak erabili ditu urkatzeko, espetxearen erizaindegian.
Izquierdo anai bakoitzari 344 urteko kartzela-zigorra ezari zioten 1990an Puerto Hurracon bederatzi lagun tiroz hil eta beste sei pertsona zauritzeagatik.