Gizartea -
Istripua Aretxabaletan
Adineko gizonezko bat larri, txirrindulari batek harrapatuta
70 urteko gizonezkoak burezurreko traumatismoa dauka, lurrera erortzean buruan kolpea hartu duelako.
Erredakzioa
70 urteko gizonezko bat larri zauritu da Aretxabaletan txirrindulari batek harrapatu ostean, Herrizaingo Sailak esan duenez. Istripua 10:30 inguruan jazo da Urkullu urtegitik gertu dagoen baserrialde batetik zihoala. Gizona Arrasateko bizilaguna da.
Ezbeharra gertatu den tokira iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzak helikoptero bat bertaratu du eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute. Burezurreko traumatismo dauka eta bere pronostikoa erreserbatua da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea