Gizartea -

Otsaileko datuak

Hipoteka duten etxebizitza kopurua % 43,67 igo da EAEn

EAEK ditu 100.000 biztanleko hipoteka gehien, hain zuzen, 4.558 hipoteka egin zituzten otsailean eta Espainian, aldiz, 87.795.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteka duten etxebizitza kopuruak % 43,67 gora egin zuen otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2009ko hilabete bereko datuekin alderatura, Estatistika Institutu Nazioanalak argitaratu duenez.

Hain zuzen, etxebizitzen gaineko 3.201 hipoteka-kreditu egin zituzten EAEn eta guztira, 465 milioi euro eman zituzten mailegutan. Bizkaian etxebizitzen gaineko 1.576 hipoteka egin zituzten (231 milioi euro), Araban 981 (103 milioi) eta Gipuzkoan 794 (130 milioi).

Espainiako datuekin alderatuta, EAEK ditu 100.000 biztanleko hipoteka gehien, hain zuzen, % 44,4 igo ziren eta 4.558 hipoteka egin zituzten otsailean.

Guztira 711 milioi eman zituzten mailegutan; aurrezki-kutxek 390 milioi eta eta banketxeek 191 milioi.

Espainiako datuak

Etxebizitzen gaineko hipoteka-kredituek % 8,5 gora egin zuten otsailean, 2009ko hilabete bereko datuekin alderatuta, guztira 54.813 izan ziren.

Hauxe izan da urteko bigarren gorakada, izan ere, % 2,3 igo ziren urtarrilean. 28 hilabetetako beherakadaren ostean, 2009ko azaroan etxebizitzen gaineko hipotekak % 1,8 igo ziren, baina abenduan berriz behera egin zuten.

Etxebizitzen gaineko hipoteka-kredituak batez beste 118.185 eurokoak ziren otsailean, 2009ko otsailean baino % 4,6 gutxiago.

87.795 etxebizitzen gaineko hipoteka egin ziren otsailean, 2009ko otsailean baino % 1 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea