Gizartea -

Sutea Seseñan (Toledo)

Gurpilak erregai bihurtzea proposatu zuen enpresa publiko batek

Sutea mendean hartu dute, eta datozen hiruzpalau egunetan erabat itzaltzea espero dute. Ebakuatu zituzten bizilagunak euren etxeetara itzultzen hasi dira.

Kea handia eragin du suteak. Argazkia: EFE
Kea handia eragin du suteak. Argazkia: EFE
Suhiltzaileek sua kontrolpean dute eta bizilagunak etxera itzuli dira

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seseñako (Toledo) gurpil-zabortegiko sutea piztu baino lau egun lehenago, pneumatikoak erregai bihurtzea proposatu zion Emgrisa enpresa publikoak Gaztela-Mantxako Gobernuari.

Emgrisak joan den maiatzaren 9an bidali zuen proposamena, eta Gaztela-Mantxako Gobernua eta Madrilgo Erkidegoa horrekin ados zeuden, EFEk zabaldu duenez. Erosketa publiko "berritzaile" horren proiektuak aurreikusten zuen Seseñako gurpilak erregai bihurtzea. Gainera, ohartarazi zuenez, gurpil-zabortegia "ingurugirorako eta inguruko bizilagunentzako balizko arrisku garrantzitsua da".

Europako gurpil-zabortegi handienean piztutako sutea joan den ostegunean hasi zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Bertan bost milioi gurpil daude, eta horietatik hiru heren jada erre dira. Gainera, sutearen ondorioz, 9.000 lagun inguru ebakuatu behar izan zituzten.

Sutea, kontrolpean

Larunbat honetan mendean hartu dute sutea, eta ke-zutabea kontrolpean mantentzeari ekin diote egunean zehar. Agintariek diotenez, hiruzpalau egunetan itzali ahal izango dute, eguraldi-baldintzak alde badituzte. Hori guztia ikusita, ebakuatutako bizilagunei euren etxeetara itzultzeko baimena eman diete larunbat honetan. Dena dela, aire librean egindako jarduerak saihesteko gomendatu diete.

Seseña Toledo vertedero de neumáticos gurpil zabortegia sutea incendio. EFE

Seseña Toledo vertedero de neumáticos gurpil zabortegia sutea incendio. EFE

Seseñako gurpil-zabortegia Europako handiena da. Argazkia: EFE

Ikerketa

Bestalde, ikerketako hainbat iturrik adierazi dutenez, hasierako zantzuen arabera, sutea nahita eragindakoa izan da. Ikerketa bere gain hartu du Guardia Zibilak, baina sutea guztiz amatuta izan arte itxaron beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak