Gizartea -
Istripua
Parapentelari bat zauritu da Sopelan, harkaitz batzuetara erorita
Zaurituak 52 urte ditu eta Leioakoa da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Sopelan (Bizkaia) parapentea egiten ari zen gizon bat ustez hanka hautsita eta kolpe ugarirekin erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek, Atxabiribileko hondartzako harkaitz batzuetan erori ostean.
Ertzaintzak ezbeharraren berri izan duenean, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat istripuaren lekura bertaratu da, baita Osakidetzaren anbulantzia bat ere.
Arratsaldeko zazpiak eta hamar inguruan, Leioako 52 urteko gizonezkoa hondartzako heliporturaino eraman dute bertan artatu dute lehendabizi; alabaina, handik minutu gutxira Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea