Gizartea -
Gertakizuna
'Antifaxista' batek jipoia eman dio ultraeskuindar bati Madrilen
Erasotzaileak (19 urtekoa) 10 egun eman ditu kartzelan. Beste gazte bati ostikoka eta kolpeka hasi zitzaion Madrilgo Metroan, aurretik ezer esan gabe.
Erredakzioa
18 urteko gazte bati emandako jipoia grabatu egin dute Madrilgo Metroko kamarek. Erasoa martxoan gertatu bazen ere, irudiak ez dira orain arte plazaratu.
Gaztea metroan zihoala, erasotzailea ostikoka hasi zitzaion. Biktimak salatu duenez, bi aste eman ditu bajan jipoiaren ondorioz.
Irudietan ageri denez, erasotzailea ezer esan gabe kolpeka eta ostikoka hasi zitzaion.
Poliziak jakinarazi duenez, erasotzailea talde ezkertiar baten jarraitzailea da, eta biktima, berriz, ultraeskuindarra. Antza, aurretik elkar ezagutzen zuten, batez ere Interneteko sare sozialen bidez ideologia ezberdineko taldeen jarraitzaileak izateagatik.
Egindakoagatik hamar eguneko kartzela zigorra jaso zuen gazteak.