Gizartea -
Gironan
8 urte eskatu dituzte emakume batentzat, iloba prostituitzeagatik
Epaileak 8 urteko kartzela-zigorra eskatu du emakumearentzat bere iloba aitonekin diruaren truke prostituitzeagatik.
Erredakzioa
Zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu du fiskalak Gironako emakume batentzat bere iloba aitonekin diruaren truke prostituitzeagatik.
Aitonekin harreman sexualak izatera behartzen zuela esan du ustezko biktimak.
Neskaren hitzetan, 14 eta 16 urte zituela, bere izebak (neskaren jagoletza duena) hainbat gizonen etxera eraman zuen harreman sexualak izateko, eta horrela ez bazuen egiten bortizki kolpatzen zuela esan du.
Neskak azaldu duenez, etxetik ihes egitea erabaki zuen eta adingabeak babesteko zentro batean gertatutako aitortu zuen.
Akusatuak (Concepcion L.) jazoerak ukatu ditu.
Fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du Joaquin C. Aitonarentzat ere. Dena den, berak akusazio guztiak ukatu ditu ere.