Gizartea -

Bizkaia

Radio Euskadik Bizkaitar Argia Saria jaso du

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia hiru irratien parte diren eta izan diren langileei zuzendu zaie, egindako ahalegina goraipatzeko.

Odile Krutzeta eta Unai Rementeria, sari banaketan. Irudia: Bizkaiko Diputazioa
Odile Krutzeta eta Unai Rementeria, sari banaketan. Irudia: Bizkaiko Diputazioa
Odile Krutzeta eta Unai Rementeria, sari banaketan. Irudia: Bizkaiko Diputazioa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Bizkaitar Argia Saria eman dio Radio Euskadiri gaur, astelehena. Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia sariak euren jokabide, zerbitzu eta jarrerengatik edozein ekintza sozialetan Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritar taldeak, aintzatesten ditu.

Sari banaketa Foru Jauregian izan da, eta Radio Euskadirekin batera, Bizkaia Irratiak eta Radio Nervion irratiak ere jaso dute saria.

Rementeria hiru irratien parte diren eta izan diren langileei zuzendu zaie, egindako ahalegina goraipatzeko, "hedabideentzat gogorrak izan diren urteak gorabehera", "lanean gogor" jarraitzearren, " profesionaltasunez informatzen, entretenitzen". Euskal Irrati publikoak 70 urte bete dituenean eman zaio Bizkaitar Argia saria, eta Aldundiak haren ibilbidea eta Bizkaiko eta Euskadiko gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi ditu sari honen bidez.

"Kalitatezko irratia kalitatezko herrialde batentzat, diktadura gordinean jaio bazen eta erbestea pairatu bazuen ere, askatasunaren eta aniztasunaren ikur bihurtu da, gizartearen zerbitzura", gaineratu du Rementeriak. Horren ildotik, "sorreratik, 1946ko azaroaren 21etik, euskal irrati publikoa errealitate izatea posible egin duten profesional guztiei" luzatu nahi izan die saria Rementeriak.

Ignazio Arregi, Gerardo Bujanda , Itziar Bujanda, Alberto Elosegui, Jone Insausti, Iñaki Anasagasti, Cristina Goikoetxea eta Odile Krutzeta EiTB Irratiko zuzendaria izan dira sari banaketa ekitaldian.

Bestalde, Unai Rementeriak Bizkaia Irratia eta Radio Nervion irratiei ere eman die saria. "Haien gertutasunagatik eta konplizitategatik, Radio Nervion irratiak 'Bizkaiko familia handia" bihurtu da, haiek esaten duten moduan, eta Diputazio hau ere horren parte sentitzen da", esan du ahaldun nagusiak, irratiaren hainbat ordezkariren aurrean, esaterako, Enrique Campos, Joseba Solozabal, Javier Orroño, Iñaki Eguino, Eduardo Velasco, Agurtzane Bilbao, Emilio Rodriguez, Jon Gomez eta Sergio Ovejero.

"Euskarak eta bereziki bizkaierak Bizkaia Irratia behar dute", esan du Rementeriak irratiari saria eman dionean, 25. urteurrena bete duen honetan. "Euskaraz emititzen den kalitatezko irratia. Bizkaian gure hizkuntzaren lagunik eta aliaturik garrantzitsuenetakoa da", onartu egin die ahaldun nagusiak ekitaldian izan diren Bizkaia Irratiko kideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia EAE Unai Rementeria albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadi Irratia Irrati programazioa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak