Gizartea -

Osasuna

AEBko lehen zakil transplantea egin dute

Ebakuntzak 15 ordu iraun zuen, eta zailena sistema baskularra berreraikitzea izan zen.

Thomas Manning, zakil transplantea jaso duen gizona. Argazkia: Massachusettseko Ospitale Nagusiak
Thomas Manning, zakil transplantea jaso duen gizona. Argazkia: Massachusettseko Ospitale Nagusiak
Thomas Manning, zakil transplantea jaso duen gizona. Argazkia: Massachusettseko Ospitale Nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Massachusetts-eko (AEB) Ospitale Nagusiak iragarri du herrialdeko lehen zakil transplantea egin duela.

"Itxaropen betetako atal berria hasi dut gaur nire bizitzan", azaldu du 64 urteko Thomas Manning-ek, transplantea jaso duen gizonezkoak, eta "tankera honetako kalteak dituzten militarrak" ekarri ditu gogora, haientzat ere itxaropentsua baita ebakuntza.

Gizonak minbiziaren ondorioz galdu zuen organoa, eta transplantea joan den astean egin zioten. Ebakuntzak 15 ordu iraun zuen.

Honakoa AEBn egindako lehen zakil transplantea da, eta munduko bigarrena. Izan ere, lehena 2014an egin zuten, Hegoafrikan. Horren ondorioz, gizonezkoak organoaren funtzio guztiak berreskuratu ahal izan zituen.

Ebakuntza egin duten medikuek, Dickens Ko urologoak eta Curtis Cetrulo zirujau plastikoak, azaldu dutenez, zailena sistema baskular osoa berreraikitzea izan zen, oso konplexua baita.

Ko "baikor" agertu da, eta aste batzuen buruan pazientea txiza egiteko gain izango dela uste du. Ugalketa funtzioa ere hainbat aste edo hilabete barru berreskuratuko duela uste du, hori ebakuntza egiteko helburua izan ez bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken ordukoa