Gizartea -

OMSen datuak

Espainia, munduko bigarren herrialderik zaratatsuena

Lanen, zaborren kamioiaren, trafikoaren eta zaunken zaratak gogaikarrienak direla uste dute espainiarrek eta kutsadura akustiko horrek, osasun eta ongizate arazoak eragiten ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko herrialde zaratatsuen bigarren postua Espainiari dagokio, zerrendaren gailurrean Japonia dago, Munduko Osasun Erakundeak (OMS) gaur, Zarataren Aurkako Nazioarteko egunean, aditzera eman duenez.

Hamar espainiarretako zazpik 70 dezibelioetatik gorako batez besteko zarata mailak jasan behar dituzte egunero. Bai OMSak bai Zarataren legeak gehienez 65 dezibelio onargarritzat jotzen dituzte.

Zarataren Aurkako Espainiako Plataformak (Peacram) aditzera eman duenez, trafikoak areagotzen du kontaminazio akustikoa, hain zuzen, autoek, kamioi astunek, motor zaratatsuek, hegazkinek eta trenek eragiten dituzten zaratek.

Zarata gune horiek guztiek osasun eta ongizate arazoak eragiten dituztela azaldu dio Eferi Pedro Cobo Inguruneko Akustikan adituak.

Ikertzaile horren hitzetan, 70 dezibeliotik gorako zaratek entzumen galera bezalako osasun arazoak eragiten dituzte. 55 dezibeliotik gorakoek, aldiz, ongizateari kalte egiten dio, besteak beste, komunikazio, kontzentrazio, lo egiteko arazoak eragiten ditu.

Galiziarrak eta euskaldunak, kutsadura akustikoa gutxien nabaritzen dutenak

Gaes Centros Auditivos enpresak egindako ikerketa baten arabera, espainiarren % 87 herrialde zaratatsu baten bizi dela uste du, batez ere, madrildarrak zaratari buruz kexu dira.

Galiziarrak eta euskaldunak, berriz, kutsadura akustikoa gutxien nabaritzen dutenak dira.

Inkesta horren arabera, horra hor zaratarik gogaikarrienak: lanak (% 49,4), zaunkak (% 25,3), zaborra biltzen duen kamioia (% 24,6) eta trafikoa (% 24,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea