Gizartea -

Eskumuturren bitartez

Power Balance salatu dute, "mirariak" egiten dituela esateagatik

Eskumuturrekoak saltzeko egin duen publizitatean, Power Balancek zera dio: bere produktuek "gorputzari oreka eta harmonia bueltatzen diotela".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaileen Elkarteak Power Balance enpresa salatu du Espainiako Osasun erakundeen aurrean, merkaturatu dituen eskumuturrekoak iragartzeko (eta beste hainbat produktuk) "ia ia mirariak egin ditzaketela" esateagatik.

Salaketa gaur aurkeztu dute, bai Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren aurrean, eta baita Andaluziako Osasun Publikoko Idazkaritza Nagusian ere (Marbellan dago Power Balance-ren egoitza nagusia). Eskumuturrekoak saltzeko egin duen publizitatean, Power Balancek zera dio: bere produktuek "gorputzari oreka eta harmonia bueltatzen diotela". Aurretik, "kutsaduraren eta elikadura txar baten ondorioz edota kirola ez egiteagatik" galdutako "oreka berreskuratzen" laguntzen dutela dio enpresak. Orekaz gain, indarra, malgutasuna, erritmoa edota iraupena handitzen dituela dio Power Balance-k

Kontsumitzaileen Elkartearen ustez, publizitate honekin 1996. urtean adostutako Dekretu bat urratzen du Power Balance enpresak. Dekretu horrek osasun helburuekin saltzen diren produktuen iragarkiak arautu egiten ditu

Horrez gain, produktu hauen publizitatea egiteko, pertsonaia ospetsuen testigantzak erabiltzen dituela kritikatu du Kontsumitzaileen Elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea