Gizartea -

Metro Bilbao

77 urteko gizon bat hil da Barakaldon, Metroak harrapatuta

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, erorikoa izan du gizonak, zantzuen arabera. Tren zerbitzua etenda egon da bi ordu inguru, Barakaldo parean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko tren batek 77 urteko gizonezko bat harrapatu eta bertan hil du gaur, asteartea, Ansioko geltokiaren parean, Barakaldon (Bizkaia).

Segurtasun Sailak eitb.eus-i zehaztu dionez, ezbeharra 16:50ean gertatu da, gizonezkoa erori denean, trena pasatzeko zorian zegoenean.

Harrapaketaren ondorioz, tren zerbitzua bi ordu inguru etenda egon da, gorpua altxatu duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo EAE Metro Bilbao albisteak Gaurko azken orduko albistea Tren istripuak azken ordukoa