Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Euskadik hilketa tasa ertaina du, Botere Judizialaren arabera

2009an 55 hilketa izan ziren Estatuan. Erkidegoen rankingean EAE tarteko postu batean dago. Bi emakume hil zituzten Bizkaian eta Gipuzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian eta Gipuzkoan, bikotekideek edo bikotekide ohiek bi emakume hil zituzten iaz, ondorioz, Euskadi erkidego autonomoen zerrendaren erdian aurkitzen da, 15 urtez gorako milioi emakume bakoitzeko jazo diren hilketak kontutan hartuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) emakumeen aurkako indarkeriari buruz egindako txosten baten arabera.

Emakumeen aurkako indarkeria dela-eta izan diren biktimei buruz urtero egiten duen txostena argitaratu zuen CGPJ orain dela gutxi.

Iaz 55 hilketa izan ziren Espainiako Estatuan, aurreko ekitaldian baino % 27 gutxiago. Hala ere, 2008a hildako gehien izan zituen urtea izan zela ezin da ahaztu.

Rankingean tarteko postu bat du Euskadik: Tasarik baxuenak dituzten erkidegoen artean ez dago, ezta altuenak dituztenen artean ere. Bi emakume hil zituzten EAEn, 2009an, bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan. 15 urtez gorako milioi emakume bakoitzeko 2,07 hildako izan dira, bikotekide edo bikotekide ohiaren esku.

Profilak

Espainian hildako emakumeen ia erdiak 35 urte baino gutxiago zituen eta hildakoen kopuruak behera egiten du adinak gora egiten duen heinean; biktimen % 55 ezkonduta zegoen edo erasotzailearekin ezkonduta izan zen aurretik. Hamarretik sei biktima espainiarrak dira. Hala ere, atzerritarrak biztanleriaren % 11 izanik, biktimen % 38 dira.

Era berean, kasuen heren batean, emakumeek bikotekideari edo bikotekide ohiari salatu zioten Poliziaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea