Gizartea -
Zirkulazioa
Artikako gizon bat hil da motor-istripuz, Eugin
31 urteko motor gidaria errepidetik irten eta 5 metroko altueratik erori da udalerri nafarrean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Artikako 31 urteko gizonezko bat hil da bart motor-istripuz, Eugin (Nafarroa), Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiak medio, motorzalea errepidetik irten eta bost metroko altueratik erori zen atzoko 20:30 inguruan. Zauri larriak eta hezur hausturak jasan zituen, eta anbulantzian Nafarroako Ospitalera zeramatenean hil zen.
Larrialdi zerbitzuek anbulantzia medikalizatu bat eta Cordovillako suhiltzaileen bi kamioi bidali zituzten biktima erreskatatzeko. Erresjate-lana zaila izan omen zen inguru malkartsu batean gertatu zelako ezbeharra, ilun zegoelako eta komunikaziorako estaldura gutxi zegoelako.
Foruzaingoaren bi patruila ere bertaratu ziren zirkulazioa kudeatzeko eta argiketak egiteko.