Gizartea -
C Hepatitisa
C Hepatitisaren botiken inbertsioan 'azkenen artean' dago Euskadi
C Hepatitisa sendatzeko tratamenduetan Euskadi gutxien inbertitzen duen erkidegoa dela salatu dute C hepatitisa duten gaixoen plataformek.
agentziak | erredakzioa
Euskadi C hepatitisa sendatzeko tratamenduetan gutxien (10,68 euro biztanleko) inbertitzen duen erkidegoa dela salatu dute gaur C hepatitisa duten gaixoen Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako plataformek.
Plataforma horiek bilera egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko taldekideekin C hepatitisaren inguruan gaixo "askok" bizi duten egoera kezkagarria azaltzeko. Izan ere, EAEko gaixo askok ez dute oraindik gaixotasuna % 95ean sendatzen duen botika berria hartu.
"Zoritxarrez, gaixo askok, ‘F4’ delakoak (gaixotasunaren faserik aurreratuena) barne, Osakidetzaren zerrendetan daude tratamendua noiz jasoko duten zain", esan dute plataformako kideek prentsaurrekoan.