Gizartea -

Oaxacan (Mexiko)

Mugarik Gabe GKEko kolaboratzaile mexikar bat hil dute tiroz

Biktima konboi humanitario batean zihoan, eta eraso egin diote. Finlandiako beste pertsona bat ere hil da bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finlandiako eta Mexikoko bi borondatezko lankide tiroz hil dituzte astearte honetan San Juan Copala komunitate indigenan, Oaxaca herrian (Mexikoko hegoaldea), iturri ofizial batek gaur baieztatu duenez.

ETBk jakin ahal izan duenez, hildako mexikarra Mugarik Gabe euskal GKEren kolaboratzailea zen.

Maria de la Luz Candelaria Chunas fiskalak azaldu duenez, biak konboi humanitario batean zihoazen, eta hainbat pertsonak tirokatu egin zuten, komunitatean elikagaiak bana zitzaten galarazteko.

Konboia 40 pertsonak eta lau ibilgailuk osatzen zuten.

Erasoan, gainera, 22 urteko emakumezko bat zauritu zen.

Miguel Badillo Contralinea aldizkariko zuzendariak azaldu duenez, aipatu pertsonetako zazpi desagertuta daude, tartean bi kazetari.

San Juan Copalan oso handia da indarkeria maila, hiru talde botereaz jabetzeko borrokan baitaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea