Gizartea -
2013an martxan izango da
Zubietako Errausketa zentroari azken baimena eman dio Jaurlaritzak
"Paperen aroarekin bukatu eta eraikuntzaren aroarekin" hasiko dira orain. 2013an martxan izango da.
Erredakzioa
Zubietako errausketa instalazioari Ingurugiro Baimen Integrala eman dio Eusko Jaurlaritzak. Ondorioz, azpiegitura 2013. urtean martxan izango da, Patzuergoak aurreikusi bezala.
Karlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakin Patzuergoko presidenteak gaur azaldutakoaren arabera, baimen honi esker "paperen aroarekin bukatu" eta "eraikuntzaren aroarekin" hasiko dira.
Jaurlaritzaren baimenaren arabera, errausketa instalazioak "ondo funtzionatzeko baldintzak" betetzen ditu, bai teknika aldetik eta baita ingurugiro aldetik.
Ormazabalen esanetan, 2010. urtean esleituko dituzte instalaziora sartzeko bidea eta eraikin azpian izango den plataforma egiteko obrak. Horrez gain, eraikinak egiteko esleipenak ere aurten egingo dituzte.
Orotara, 400 milioi euro erabiliko dituzte azpiegitura egiteko.