Gizartea -
Araban
Pertsona bat hil da autoan zihoala kamioi bat jota, Zanbranan
Hildakoa eta larri zauritu den emakume bat autoan zihoazen. Talkaren ondorioz, ibilgailuan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Erredakzioa
Gizon bat hil da gaur N-124 errepidean, Zanbrana (Araba) parean, eta emakume bat larri zauritu da auto eta kamioi batek aurrez talka egin ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Hildakoa eta larri zauritu den emakume bat autoan zihoazen. Talkaren ondorioz, ibilgailuan harrapatuta geratu dira eta Miranda de Ebroko (Burgos) suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Ezbeharra 16:27 aldera jazo da N-124 errepideko 31. kilometroan, Zanbranan. Istripuaren ondorioz errepidea itxita geratu da bi noranzkoetan, eta horrek auto-ilara "luzeak" eragin ditu.
Autoak Gasteizko matrikula zuen. Larri dagoen emakumea Mirandako Santiago ospitalera eraman dute.