Gizartea -

Errege Kopa

Kataluniako erakundeek Eskoziako banderak banatuko dituzte finalean

Kataluniako hainbat erakundek Eskoziako 10.000 bandera banatuko dituzte Bartzelonako zaleen artean, igandean, esteladak estadioan sartzea debekatzen duen aginduaren aurka protestatzeko.

Eskoziako bandera, EiTB.
Eskoziako bandera, EiTB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako hainbat erakunde zibilek Eskoziako banderak banatuko dituzte igandean Errege Kopako finalera joaten direnen artean, estadioan esteladak sartzea debekatzen duen aginduaren aurkako protesta gisa.

Eskoziako 10.000 bandera banatuko dituzte Bartzelonako zaleen artean, Kataluniako Asanblea Nazionala (ANC), Omnium Cultural, DRETS legelarien elkartea eta Kataluniako kirol selekzioen aldeko plataforma (ProSeleccions Esportives Catalanes) erakundeek. Igandean ospatuko den Errege Kopako finalaren partida hasieran eta 17:14 minutuan bandera horiek guztiak zabaltzeko eskatu dute erakunde horiek.

Concepcion Dancausa Espainiako Gobernuaren ordezkaria Madrilen esteladak Vicente Calderon estadioan sartzea debekatu ostean hartu dute erabakia aipatutako erakunde zibilok. Ekintza horrekin Kataluniari eta Eskoziari, Espainiak eta Erresuma Batuak, hurrenez hurren, ematen dieten "tratu ezberdina" agerian utzi nahi dute.

Hori horrela, Eskoziako banderak jaso eta partidan zehar estadio barruan erakusteko deia egin diete Bartzelonako zale guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Errege Kopako finala minutuz minutu Bartzelona bideoak Madril gaur