Gizartea -
Heriotza
Jordi Estadella aurkezlea zendu da, 61 urte zituela
Gaixotasun luze baten ondorioz hil da. Batik bat, 1991 eta 1993 urteen artean "Un, dos, tres" saioa aurkezteagatik da ezagun.
Jordi Estadella kazetari, aurkezle eta bikoizketa aktorea hil egin da gaur goizaldean Bartzelonako ospitale batean, 61 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz, COMRadio irrati-kateak baieztatu duenez (han egiten zuen lan).
Batik bat, 1991 eta 1993 urteen artean TVEn "Uno, dos, tres..., responda otra vez" saioa aurkezteagatik zen ezagun, baina haren ibilbidea askoz lehenago hasi zen, 1970ean hain zuzen ere, Bartzelonako Radio Juventud katean.
Bikoizketa aktore lanetan 1977an hasi zen. Zeregin horretan, besteak beste, Gadget inspektorea izan da 1983an, Luc Durand aktoreari ahotsa jarriz; eta Groucho Marx 1985ean, City Heat filmean.
TVEn izan zuen lehen lana "No te rias, que es peor" saioa izan zen, eta horrekin arrakasta handia lortu zuen.
Baina ospe eta aintzatespen handiena 1991 eta 1992 urteen artean etorri zitzaion, Miriam Diaz Arocarekin batera "Un, dos, tres..., responda otra vez" saio arrakastatsua aurkeztu zuenean.
Kate publikoan egin zuen azken lana "El Semaforo" izan zen, 1995 eta 1996 urteen artean.