Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, emaztea labanaz zauritzeagatik

Emakumea larri eraman dute Bellvitgeko ospitalera. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizonezko batek labanaz larri zauritu du 76 urteko haren emaztea Kataluniako Olesa de Montserrat udalerrian eta, gero, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Emakumearen bizilagunek Udaltzaingora deitu dute toraxetik odola zerion emakume bat oihuka ari zela ohartaraziz. Senarrak eraso egin diola zioen emakumeak.

Udaltzainak bikotearen etxebizitzara bertaratu direnean, ustezko erasotzailea zaurituta topatu dute. Emazteari eraso egin ostean bere buruari zauriak egin dizkio sabelaldean. Antza denez, emazteari labanaz eraso egin diola aitortu dio gizonezkoak bizilagun bati.

Emakumea larri eraman dute Bellvitgeko ospitalera. Bien bitartean, haren senarra Martorellgo ospitalean dago, poliziaren zaintzapean.

Pilar Puimedon Olesa de Montserrat udalerriko alkateak herrian izandako genero indarkeri kasua gaitzetsi du eta arratsaldeko zazpietan elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean.

-----------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Albisteak