Gizartea -
Zirkulazioa
Kamioi batek su hartu du N-121 errepidean, Iruñetik gertu
Atzo, 21:00etan, izan zen istripua, eta errepidea ordu erdiz izan zuten itxita. Ondoren, errei bat ireki zuten eta goizaldean kendu dute ibilgailua bidetik.
Agentziak | Erredakzioa
Kamoi batek su hartu du Iruñetik gertu bart, N-121-A errepidean, 26,5 kilometroan. Ezbeharraren ondorioz, zirkulazioa etenda izan da errepide horretan gauean zehar.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez du inork min hartu. Larunbatean, 21:00etan izan zen istripua, eta errepidea ordu erdiz izan zuten itxita. Ondoren, errei bat ireki zuten eta goizaldean kendu dute ibilgailua bidetik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea